Giro aparta atzo Euskal Jai egunean

Eguraldia lagun, jende kopuru handia ibili zen herrian Euskal Jai egunean. Goizean, baserriko gaien azoka izan zen herriko Alde Zaharrean. / SARA UTRERA
Eguraldia lagun, jende kopuru handia ibili zen herrian Euskal Jai egunean. Goizean, baserriko gaien azoka izan zen herriko Alde Zaharrean. / SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Euskal Jai eguna ospatu zen atzo Zumaian. Jende kopuru handia ibili zen Foruen enparantzan eta Alde Zaharrean euskal giroaz gozatzen. Besteak beste, baserriko gaien azokan erosteko aukera edo 3 Taula txalapartarien saioa, Hala Gera taldearen dultzaina doinuak Bilboko albokariekin eta Zutrik elkartearen trikiti doinuak entzuteko aukera izan zen goizean zehar. Musikak ez zuen falta herriko kaleetan. Eguerdian, balkoitik balkoirako bertso saioa eskaini zuten Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariek.

Geroxeago, bazkari herrikoia izan zen Eusebio Gurrutxaga plazan eta arratsaldean, berriz, erromeria, dantzaldia eta sagardo dastaketa.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera puzgarriak egon ziren Amaiako plazan umeen gozamenerako eta, ondoren, dantzaldia Joxe Mendizabalekin. 18:00etan, berriz, Erkibe kultur elkartearen taloak dastatzeko aukera izan zen plazan.

Ondoren, Joselontxos txarangaren kalejirarekin gozatu zuten eta, Euskal Jai egunarekin amaitzeko, 23:00etatik aurrera erromeria izan zen kofradian, Ezten Giro taldearekin.

Guztira, hamaika ekintza izan ziren guztion gozamenerako.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos