Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Gertu elkarteak bi eguneko azoka berezia antolatu du gaur, ostirala, eta bihar

E. A.

zumaia.

Jueves, 17 de julio 2025, 20:32

Erosketak, kultur ekitaldiak eta jai giroak bat egingo dute egun hauetan Zumaian Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako Udako Braderie azokari esker. Herriko kaleak saltoki eta jarduerez beteko dira gaur, ostirala, eta larunbatean. Elkarteko 25 saltokik hartuko dute parte. Postuak Erribera kalean jarriko dira: establezimenduek euren dendetako aurrean jarri ahal izango dituzte produktuak, eta beste auzoetan daudenek karpak eta mahaiak izango dituzte eskuragarri. Gaur, goizez eta arratsaldez egongo da azoka. Bihar, berriz, ordutegi jarraia izango du, 10:00etatik 20:00etara.

Publicidad

Beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Gertuk: Gaur, 17:30ean: Ipuin kontaketa izango da Erribera kalean. Larunbatean, 11:00etan: Talo tailerra umeentzat (Amaia plazan); 12:00etan: Trikitilariak eta Alain Kortazarren kale antzerkia. 18:30ean: Bentazaharreko mutiko alaiak taldea izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad