Borrar
Urgente Colas de nueve kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
Ludotekako eta Gazteguneko haur zein nerabeak Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkera joango dira.
Gaztetxoentzako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak udaberrirako

Zumaia

Gaztetxoentzako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak udaberrirako

Ludotekako eta Gazteguneko haur zein nerabeak Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkera joango dira

Sara Utrera

Zumaia.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Udaberriko oporretarako eskaintza berezia antolatu dute Zumaiako hezkuntza ez formaleko hezitzaileek gaztetxoentzako. Ludotekako eta Gazteguneko kideak elkarrekin joango dira Otxandiora apirilaren 23an (asteazkena), Hontza Extrem abentura-parkera, arbolismoa egitera. Jarduera honen helburua da bi zerbitzuotako haur eta nerabeak elkarren artean harremandu eta momentuak konpartitzea, herri mailan eta haur eta nerabeen artean dauden zerbitzuak ezagutaraztearekin batera.

Egun pasako txangoa izango da, Ludotekako LH 4-6. Bitarteko haurrei eta Gazteguneko nerabeei zuzendutako jarduera. Irteeraren prezioa 11 eurokoa da (ekintza eta bidaia barne). Gazteguneko kideentzat izen-ematea zabalik dago, martxoaren 23ra arte. Ludotekako haurren kasuan martxoaren 31tik apirilaren 8ra bitartean eman beharko dute izena.

Gainera, Ludotekan zein Gaztegunean ekintza propioak ere egingo dituzte. Hona hemen Ludotekan antolatu dituzten ekintzak.

Apirilak 13an, igandean, Ludotekako familia-txangoa egingo dute Astigarragako Sagardoetxera. Prezioa 5 eurokoa izango da haurrentzat, eta 8 eurokoa helduentzat. Interesa duten familiek martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean eman beharko dute izena.

Apirilak 22an, asteartea, Zeraingo meatze etxera egingo dute irteera. Jarduera hau LH1-3 bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta izena martxoaren 31tik apirilaren 8ra bitartean eman beharko da.

Gazteguneko nerabeentzat

Gazteguneko nerabeek ere edukiko dute zeregina udaberriko oporretan: Apirilaren 24an, osteguna, egunpasa egingo dute Iruña Salting-era. Jardueraren prezioa 10 eurokoa da (ekintza eta bidaia barne). Eta apirilaren 30ean, berriz, arratsalde-pasa egingo dute Irungo Karting-ean. Parte hartu behar dutenek 17 euro ordaindu beharko dituzte. Bi kasuetan, izena martxoaren 23a baino lehen eman beharko da.

Herritik kanpo egingo dituzten txangoen kasuan 24 parte-hartzaileko muga egongo da. Kopuru horretatik gorako izen ematea dagoen kasuetan zozketa bidez banatuko dituzte plazak. Antolatzaileek azaldu dutenez, txangoak dauden egunetan goizez eskainiko da ohiko zerbitzua: goizeko 10:30etik 13:30era bitartean.

Irteera hauetaz gain, bestelako jarduerak ere egingo dituzte Gaztegunean: futbol zelaian futbol txapelketa, San Telmo festekin loturiko giltzatakoak egiteko tailerra edota festekin loturiko altxorraren bila jarduera. Ohiko irekiera moduan aurretik aipaturiko ekintzak dauden egunetan, goizez eskainiko da zerbitzua (10:30-13:30).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztetxoentzako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak udaberrirako