Gazteentzako literatura tailerraren matrikulazioa bihar zabalduko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Gazteentzat literatura tailerra antolatu du Zumaiako Udaleko Kultura sailak. Tailerra 14-18 urte bitartekoentzat izango da eta urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra eskainiko da. Guztira sei saio izango dira eta 18:30etik 20:30era eskainiko dira. Izena emateko epea bihar irekiko da eta hilaren 18a arte egongo da zabalik. Matrikulazioa: Alondegia kultur etxean, 943861056 telefonora deituz edo kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikora idatziz.