Zumaia
Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea hilak 30a arteSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea hilak 30a arteS. U.
Zumaia.
Lunes, 12 de mayo 2025, 19:44
Maiatzaren 30ean amaituko da gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea. Ekimen honen bidez, gazteen interesak eta grinak islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Zumaiako Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz. Aurtengoa bigarren deialdia izango da. Horretarako, gazteek bultzatutako ekimenak diruz lagunduko dira: guztira 5.000 euro banatuko dira, eta, proiektu bakoitzak, gehienez, 2.000 euro arteko dirulaguntza jasoko du. 100 punturen gainean puntuatuko dira aurkeztutako proiektuak, eta, horren arabera banatuko da ezarritako diru-kopurua.
Dirulaguntzak Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta daude. Eskatzaileek banaka edo taldean parte hartu ahal izango dute; taldean aurkeztuz gero, taldekideen hiru laurdenek ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Taldean aurkeztuz gero, arduradun bat izendatuko da, eta talde bakoitzeko proposamen edo proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.
Gazteek dozein arlotan egindako proiektuak barnebiltzen ditu deialdiak, eta banaka zein taldeka aurkeztu daiteke. Adibide gisa honako ekimenak bultzatuko dira: Aisialdiarekin lotutako proiektuak; Ekintzailetza proiektuak; Zientziaren inguruko; Ikus-entzunezko lanen produkzioa edo teknologia berriekin lotutakoak; Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa; edota zumaiar gazteek gauzatu ditzaketen beste proiektu batzuk.
Deialdian parte hartzeko, eskatzaileek eskabide bat aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, honako agiriak: Jardueraren memoria; Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena. Proiektuan genero ikuspegia noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da eta euskararen tratamendua jardueraren hedapenean. Informazio gehiago eta eskaerak ondorengo estekan: https:// uzt.gipuzkoa.eus/ WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/ home.do?De=EU081128243
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Rioja
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.