Borrar

Gari & Maldanbera-ren kontzertua, gaur Beheko Plazan

S. U.

ZUMAIA.

Sábado, 21 de julio 2018, 00:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gari & Maldanbera-ren kontzertua izango da gaur, 22:30etik aurrera, Beheko Plazan. Hertzainak taldeko abeslari ohia eta bere bandaren 'Estutu' proiektua zuzenean entzuteko aukera izango du jendeak.

Gariren egitasmo berriaren zuzeneko aurkezpen honetan, urtetan jasotako esperientziaren ondorioa ikusiko da. Urte mordoa eman baitu Garik formato ezberdinetan bere lanak aurkezten eta, oraingo honetan, Maldanbera deritzan formazio klasikoarekin agertuko da: Iñaki Garitaonaindia 'Gari' (ahotsa), Natxo Beltran baterian, Oier Aldekoa baxuan eta Miguel Moyano gitarran. «Inoiz baino kantu gozoagoak eta akzesibleagoak» eskainiko ditu Gari & Maldanberak. Eguraldi txarra izanez gero, Torreberri azpian izango da kontzertua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios