Garazi Bergara zumaiarra, Espainiako txapelketara Euskadiko selekzioarekin

Garazi Bergara, erdian, Viveros San Antongo mailotarekin. /
Garazi Bergara, erdian, Viveros San Antongo mailotarekin.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Viveros San Anton-Zumaiako T. E.ko txirrindulariek beren denboraldiko maila onean segitzen dute. Asteburu honetan, infantil mailako Espainiako txapelketa jokatuko da Ourensen, eta, bertan izango da Euskadiko selekzioarekin, Garazi Bergara zumaiarra. «Lehengo urtea du infantil mailan lehiatzen. Baina, dagoeneko, Euskadiko selekzioarekin bi konzentrazio egin ditu eta hautatzailea txundituta dago Garazi Bergarak duen jarrerarekin eta gaitasunarekin. Viveros San Anton- Zumaiako T.E.tik zorterik onena opa diogu bere lehenengo Espainiako txapelketan», diote Zumaiako txirrindulari elkarteko kideek.

Kadete mailan, Kimetz Etxabek 9. amaitu zuen aurreko larunbatean, Zeberion jokatutako Euskadiko txapelketan. «Aitor Agirrek ez zuen zorterik izan, une erabakigarrian, lehen mendatea jaitsi eta bigarrenari ekiterakoan, zulatua izan baizuen», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Azkenean 38. sailkatu zen. Mikel Mancisidorrek ez zuen lasterketa amaitzerik izan.

Igandean, Viveros San Antongo kadeteek Tolosako Amaroz auzoan izan zuten lasterketa. Probaren aurretik, Leonen hildako senar emazte txirrindulari gipuzkoarren omenezko konzentrazioan eta protesta martxan hartu zuten parte, Zumaiako txirrindulari elkarteko beste kide batzuekin batera, Alberto Vicente, presidentea, buru zela. «Ondorengo lasterketa oso gogorra izan zen, eta Kimetz Etxabek 19. bukatu zuen. 30.a izan zen Aitor Agirre eta Mikel Mancisidor lasterketatik kanpo gelditu zen eroriko baten ondorioz» Asteburu honetan, bi lasterketa izango dituzte kadeteek, bihar Gasteizen eta igandean Arrasaten.

Junior mailan, Antton Tolosak lasterketa ona egin zuen Ezkion. «178 txirrindulari izan ziren irteeran eta helmugara 75 heldu ziren; Tolosa 74.a izan zen». Asteburu honetan, Mendaron izango du lasterketa.

Temas

Zumaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos