Garazi Bergara eta Asier Aizpurua, garaile denboraldiko estreinaldian

Alebinak, Errenteriako lasterketan. /  DV
Alebinak, Errenteriako lasterketan. / DV

«Bi lasterketetan Viveros San Antonen mailota buruan ikusi zen karreran zehar», diote klubetik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Beste asteburu eder bat eskeini dute Viveros San Anton Zumaiako Txirrindulari elkarteko ziklistek. Pasa den larunbatean, Errenterian, infantilek eta alebinek errepideko denboralida estreinatu zuten. Eta ezin estreinaldi hobea eman zuena infantiletan Garazi Bergara, garaile izan baitzen, eta alebinetan Asier Aizpurua. «Bi lasterketetan Viveros San Antonen mailota lasterketa buruan ikusi zen karreran zehar, eta horrek balio handi handia du», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Gaur Hernanin izango dute lasterketa.

Kadeteek bi hotzordu izan dituzte, Ibaetan larunbatean eta igandean Zarautzen. Ibaetan aurrena sailkatze lasterketak jokatu ziren, eta Viveros San Anton lau txirrindularirekin joan eta laurak sailkatu ziren finalerako gainera. «Azken lasterketa honetan Enaitz Garai 10. sailkatu zen esprint estu batean, Aitor Agirrek karrera bikain bati 14. postuarekin eman zion amaiera, Ander Altuna 20. sailkatu zen eta Kimetz Etxabek 25. bukatu zuen, biek amaieran arazoak izan zituzten».

Zarautzen larunbatean korritu zuten laurak eta Heiko Mateosek ere parte hartu zuten. «Lasterketa bizia izan zen eta Heikok eroriko batean kolpea jaso zuen lasterketa utzi beharrean. Ander Altuna arazo mekanikoa, eroriko baten bizikletan eman zioten kolpearen ondorioz. Enaitz Garai lasterketa txukuna egin eta esprinterako bere abiadura puntua erakusteko prest zenean, lau kilometroren faltan erori egin zen», azaldu du.

Gorabehera hauen guztien ondoren azkenean Ander Altuna 13. sailkatu zen, Kimetz Etxabe 37. eta Aitor Agirre 40. «Enaitz Garaik ez zuen astirik izan pelotoia harrapa-tzeko eta 66. bukatu zuen», gaineratu du Iribarrek. Bihar arratsaldean Azpeitian jokatuko da kadeteen lasterketa.

Jubenilek Azpeitian izan zuten lasterketa joan den igandean. «Parte hartze handia izan zen, 158 ziklista irteeran eta amaieran 44 besterik ez. Eguraldi baldintzat negu negukoak eta azken 15 kilometroetara helduta, 50 bat ziklista besterik ez karreran, horien artean Viveros San Antongo biak». Bai Antton Tolosa, eta baita Mikel Mancisidor ere.

«Errezilgo igoera exijentea gainditu, eta Altzarte igotzen hasi aurretik, lasterketa buruan nobedadeak izan ziren; ertzaintza bideaz nahastu eta karrera gelditzera behartu ziren. Ordu laurden luzez ziklistak geldirik izan ziren, bustita eta hotzaz hiltzen, kotxeetan ere sartu behar izan ziren karrera berrabiatu bitartean egoerari aurre egiteko. Azkenean lasterketa martxan jarri zen, baina oso baldintzatuta».

Antton Tolosa 22. heldu zen helmugara, lasterketako bosgarren Gipuzkoarra izanik; Mikel Mancisidor lasterketan amaierara arte gelditu ziren lehen urteko 14 txirrindularietako bat izan zen. «EGA azterketa dute gaur, beraz, ezingo du bikote zumaiarrak Gorlarako igoeran parte hartu», dio. Jubenilen hurrengo lasterketa hilak 23an Monteagudon izango da, Euskal Herria torneorako puntuagarria izango da lasterketa hau.