Garazi Bergara eta Anuk Gojenola podiumean denboraldia ixteko

Bergara eta Gojenola./
Bergara eta Gojenola.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Amaitu da Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoenentzat errepideko denboraldia, guztientzat Garazi Bergararentzat ezik. Lehen urteko infantil zumaiarrak uztaileko lehen ateburuan Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketa jokatuko du Galizian. Errepideko azken lasterketan ere Bergara nagusi izan zen, infantil lasterketa 14. postuan bukatuz. Alebinetan, berriz, denboraldi guztia podiumean sartzeo borrokan ibilita, Anuk Gojenolak lortu zuen podiuma zapaltzea 3. izan baitzen.

«Zumaiako Txirrindulari Elkarteak zoriondu nahi ditu alebin eta infantil mailan 2018 denboraldia osatu dutenei, lan bikaina egin dute. Eta eskerrak eman txirrindulari hauei laguntzen ibili diren guztiei, languntza hori gabe ezinezkoa izango zen denboraldia osatzea», diote elkartetik.

Kadete mailan Gipuzkoako txapelketen asteburua izan zuten Viveos San Antongoek pasa den astean. Zestoan ibillbide oso exijentean iraupeneko txapelketa jokatu zen. Lasterketa ona egin zuten Viveros San Antogoek, taldeko 3. amaituz. Eta hurrengo egunean erlojuaren aurkako saioa izan zuten Bergaran.

Antton Tolosak Gipuzkoako itzulia amaitu zuen atzo. Viveros San Antongo taldeko jubenil bakarra da eta zarauztarrekin egin du bat bere bizitzako lehen itzulian. Bestalde, Aitor Olaziregik (Ampo) amaiera eman behar izan dio bere kirol ibilbideari, osasunak ez baitio laguntzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos