Borrar
Zumaiako F.T. emakumezkoen talde nagusia, larunbatean. ZUMAIAKO F.T.

Zumaia

Garaipen handia emakumezkoen taldearentzat Euskal Ligara igotzeko lehian

Gorengo mailan jokatzen duen kadete mutilen taldeak Ohorezko kadete mailarako igoera lortu du

Sara Utrera

Zumaia

Lunes, 2 de junio 2025, 20:39

Zumaiako emakumez-koen talde nagusia Euskal Ligara igotzeko borrokan dago. Larunbatean jokatu zuen lehen partida Derioren aurka, eta taldeak bere onena eman zuen etxean, zaleen aurrean. Izan ere, zumaiarrek 7-0 irabazi zioten talde bisitariari. Partida hasi eta zazpi minutura iritsi zen Jule Gorostolaren lehen gola, zazpi minutu geroago iritsi zen Teresa Unanuerena; eta beste zazpi minutu beranduago, Jule Gorostolaren bigarrena. Teresa Unanuek ere errepikatu zuen partidako 26. minutuan, eta Zumaiako markagailuan 4-0 emaitzarekin joan zen atsedenaldira.

Golen festa ez zen hor geratu, bigarren zatian, 52. minutuan, Libe Eizagirrek partidako bosgarren gola sartu zuen. Gainerako tantoak Maren Zearretak (72. minutuan) eta Iradi Unanuek (89) egin zituzten.

Emaitza honekin, emakumezkoen taldeak Euskal Ligako postu desiratuetako bat eskuratzeko amesteko eskubidea baino gehiago dauka. Zumaiakoren hurrengo hitzordua ekainaren 15ean izango da, Alegriaren aurka (zelaia oraindik erabakitzeke dago).

Bestalde, asteburu honetan Zumaiako futbol klubak beste momentu gozo bat bizi izan du. Izan ere, Gorengo mailan jokatzen duen kadete mutilen taldeak Ohorezko kadete mailarako igoera lortu du. Larunbatean, Beti Onaren aurka 1-2 galdu zuen, baina abantailarekin iritsi zen partidara, joaneko partidan 0-4 irabazi baitzuen; emaitza orokorra, beraz, 5-2koa izan zen etxekoen alde eta datorren denboraldian ohorezko mailan jokatuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garaipen handia emakumezkoen taldearentzat Euskal Ligara igotzeko lehian

Garaipen handia emakumezkoen taldearentzat Euskal Ligara igotzeko lehian