Gabonetako egitaraua antolatzeko bilera egingo da asteartean

Iazko Gabonetako jaiotza, Eusebio Gurrutxaga plazan. /  SARA UTRERA
Iazko Gabonetako jaiotza, Eusebio Gurrutxaga plazan. / SARA UTRERA

19:00etan izango da eta irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat

S.UTRERA ZUMAIA.

Gabonetako egitaraua antolatzeko bilera deitu du Kultura Sailak. Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat.

Antolaketarako bilera hau asteartean, urriaren 16an, izango da, 19:00etan Alondegian.

Proposamenak

«Hala ere, bilerara etorri ezin baina parte hartzeko gogotsu zaudetenok edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo harremanetan jartzeko, Alondegia kultur etxeko bulegora lasai zuzendu», diote Kultur sailetik. 943861056 telefono zenbakian edo kultura@zumaia.eus helbidean egin daitezke proposamenak. «Gure arteon izango zaituztegulokoan, eta elkarlanean egitarau aberots bat osatuko dugunaren itxaropenez, ordura arte», gaineratu dute.

 

Fotos

Vídeos