Zumaia
Gabon Koruaren entseguak abenduaren 2an hasiko dira Komentuko areto nagusianParte hartu nahi duten pertsonei antolaketarako lagungarria izan daitekeen galdetegi bat betetzea eskatu zaie
Urteroko usadioari jarraituz, Gabon Koruaren entseguekin hasteko unea iritsi da. Amaia Aldalurrek zuzentzen duen abesbatzak abenduaren 24an, Gabon egunean, ibiliko da kaleak alaitzen. Eta egun handia prestatzeko, abenduaren 2an emango dio hasiera entseguei.
Entseguekin hasi aurretik, parte hartu nahi duten pertsonei eskatzen diete antolaketarako lagungarria izan daitekeen galdetegi bat betetzeko. Hurrengo estekan aurkituko dute izena emateko galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd7jYCG8eXNW2NJD9HD0HaxBtzE5TQSnUeizqRKbiPTYJ7ygg/ viewform
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, oharrak jasotzeko, WhatsApp komunitate bat sortu dute, eta aurtengo Gabon Koruan parte hartzeko izena ematen duten pertsonek formularioa bete ondoren bertan sartzeko aukera izango dute. «Gabon arratsa doinu goxoz bete dezagun!», animatu dute parte hartzera.
Entsegu egunak honako hauek izango dira: abenduaren 2an, asteartea, 20:45etik 22:15era; abenduaren 9an, asteartea, 20:45etik 22:15era; abenduaren 13an, larunbata, 11:00etatik 12:30era; abenduaren 15ean, astelehena, 20:45etik 22:15era; eta abenduaren 20an, larunbata, 11:00etatik 12:30era. Saioak Komentuko areto nagusian izango dira.