GABON KANTAK PROTAGONISTA BESTE URTE BATEZ

GABON KANTAK PROTAGONISTA BESTE URTE BATEZ

Gabon kantak izan ziren Eguberri bezperako protagonistak: usadioari jarraituz, Agustin Zubimendik zuzendutako Gabon Korua kalejiran atera zen eta, arratsaldean, Erkibe kultur elkarteak antolatutako Gabon kanten lehiaketa ospatu zen. Abestien mailan Izar Uxoak izan zen irabazlea, bigarren postua Izar Malutak taldearentzat izan zen, eta hirugarrena Haurtxoen taldearentzat. Jaiotzen eta jantzien mailan, berriz, Izar Malutak taldeak irabazi zuen, bigarren Izar Uxoak izan zen, eta hirugarren Haurtxoen taldea.

 

Fotos

Vídeos