
Zumaia
Frida Watkins zumaiarra eta Ihar Arakistain, finaleanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Frida Watkins zumaiarra eta Ihar Arakistain, finaleanAstelehenean hasi zen Zumaia Master Series txapelketa, Jai Alai Leaguerako puntuagarria. Txapelketako lehen jardunaldian, zale zumaiarrek herriko bi puntista animatu ahal izan zituzten Aitzuri ... pilotalekuan: Frida Watkins, Ihart Arakistainekin bikotea osatu zuena, eta Imanol Lopez, Jean Olharanekin bikotea osatu zuena.
Emakumeen partida izan zen arratsaldeko lehen finalerdia: Ihart-Frida eta Solozabal-Maialen (16,6, 15-11). «Miarritzeko Oihana Sorozabalek hasiera kaxkarra eman zion neurketari eta ez zuen jokoan parte hartzeko aukera handirik izan bere bikotekide Maialen Aldazabalek», azaldu dute jaialdiko antolatzaileek. Ihart eta Frida 8-0 eta 12-1 aurretik jarri ziren markagailuan. Bigarren jokoan, bikote horia ondo hasi zen eta 10. tantora arte markagailuan aurretik egon zen. Partidaren azken txanpan, ordea, marroiek buelta eman zioten partidari, eta azkenean garaipena eskuratu zuten, 15-11.
Gauzak horrela, Frida Watkins zumaiarrak San Telmo egunean, apirilaren 28an, jokatuko den finalerako txartela ziurtatu du.
Ez da Fridak parte hartuko duen final bakarra izango, izan ere, ostegun honetan, Lekeitioko Jai Alai Master Serieseko final handian izango da, Santi Brouard pilotalekuan. Zumaiarrak Maiterekin osatuko du bikotea eta Erika eta Oaia izango ditu aurkari.
Ez du zorte bera izan beste zumaiarrak, Imanol Lopezek, Olharanekin batera Urreisti-Manci bikotearen aurka galdu zuen norgehiagoka: 15-9, 6-15, 4-5.
Mutrikuko bikoteak «garaipen itzela» lortu zuen eta Eñaut Urreisti gazteak «ikuskizun ederra» eskaini zuen. Partidaren hasieran, pilota batzuk joan zitzaizkion Manciri, eta 4-3koan erreminta aldatu behar izan zuen, uztaian izandako haustura baten ondorioz. «Eñautek, bestalde, bi saketan falta egin zuen, eta Olharanek eta Lopezek aukera hori ondo aprobetxatu zuten, 9-3, 13-7 eta 15-9 egiteko», azaldu dute.Atzelari zumaiarrak bi txapa gaineko bota zituen zabaleratik, «Urreistik protesta egin zuen pilota horien arriskuagatik, baina mutrikuarra ez zen partidatik atera». Guztiz kontrakoa. Bigarrenean bera izan zen protagonista nagusia.
«Mancik partida serioa egin zuen, bere lana ondo betez; Urreistik, aldiz, bereak eta bi egin zituen aurreko koadroetan. Erremate ikusgarriak egin zituen eta atsedenerako 3-8 jarri zen bikote gaztea», azaldu dute. Seta erraz irabazi zuten, 6-15, ikusleen txalo eta oihu artean. «Desenpatean, 2-4 aurretik zirela, Urreisti tantua barruan amaitzen saiatu zen, baina Olharan iritsi zen (3-4)». Paueko aurrelariak eta Lopezek partida berdintzea lortu zuten (4-4). «Emozioa itzela kantxan eta harmailetan baina azkenean garaipena mutrikuarrentzat izan zen, errebotetik zetorren pilota bat erabat erori baizitzaion Olharani 4-5rako».
Datorren astelehenean beste zumaiar baten txanda izango da, Unai Urangarena. 19:00etan hasiko dira partidak, eta Barandikak lesio osteko berragerpena egingo du bertan. Hauek izango dira norgehiagokak: Elaia-Oaia eta Helena-Maia; eta Erkiaga-Uranga eta Barandika-Zabala.
Sarrerak ondorengo estekan: www.eramanjaialai.com/sarrerak-entradas.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.