Forondako ikastaroetan izena emateko epea, ostegunetik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Urtarrila-maiatza bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea ostegunean zabalduko da. Abenduaren 13tik 19ra bitarte izango da izena emateko aukera, Alondegia kultur etxean bertan, 9:30etik 14:00etara, (943.861056 edo kulturetxea@zumaia.eus).

Hauek dira eskainiko diren ikastaroak: Egur taila, urtarrilak 8tik maiatzaren 28ra arte, asteartetan 18:00etatik 20:00etara (hileko 25 euro); Ohiturazko ehungintza, urtarrilak 10etik apirilak 11ra, ostegunetan 18:00-20:00 ordutegian (75 euro ikastaroa). Kontrol mentala 'Silvia metodologia: zortzi ostegun,18:30-20:00 ordutegian, urtarrilak 10etik otsailak 28ra bitartean (doan). Oninarrizko zeramika urtarrilak 8an hasiko da eta apirilak 17an amaituko da, asteartetan eta asteazkenetan eskainiko da, 17:30-18:30 ordutegian (75 euro). 16 urtetik gorakoei zuzendutako 'Yoga in english' sei larunbatetan eskainiko da, 10:00etatik 11:00etara Torreberrin (30 euro).

Bestetik, oraindik badago tokia beste ikastaro batzuetan: pintura tailerrean, edota asteazkenetako Taichi saioetan (asteazkenetan). Interesdunek Kultur Etxearekin harremanetan jarri beharko dira leku horien berri izateko.

 

Fotos

Vídeos