Forondako ikastaro batzuetan izenak hartzen jarraitzen dute

DV ZUMAIA.

Urrian hasiko diren Forondako ikastaroetan izena emateko epea amaitu da, baina talde batzuetan tokia dago oraindik. Udaleko Kultura sailak azaldu duenez, ondorengo ikastaroeta izenak hartzen jarraituko dute. 12-16 urteko gaztetxoentzat oinarrizko pintura: klaseak urritik abendura izango dira, astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara. Taichi: urritik maia-tzera, asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Pintura tailerra: urritik maiatzera, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era, edo astelehenetan eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara.

Izen emateak Alondegia kultur etxean (9:30etik 14:00etara), 943861056 edo kulturetxea@zumaia.eus.

Itxaron zerrenda

Beteta dauden taldeeta berriz itxaron zerrenda dago: plastika tailerra haurrentzat; taichi (astelehenetako taldea); zeramika tailerra eta yoga. Gainontzeko ikastaroetan ez da talderik osatu.

 

Fotos

Vídeos