Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Inauterietako kalejira eta jaialdia antolatzen ari diren ikasle, irakasle eta gurasoak. SARA UTRERA
Flamenkoan murgilduko da Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola inauterietan

Flamenkoan murgilduko da Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola inauterietan

'Martxoako Periya' izango da martxoak 1ean egingo duten jaialdiko gaia

SARA UTRERA

Domingo, 17 de febrero 2019, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

12. urtez aterako dira Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak kalejiran, Zumaiako inauteriei hasiera emanez. Aurtengo gaia flamenkoa izango da, 'Martxoko Periya' hain zuzen.

Jaialdia datorren martxoaren 1ean ospatuko da eta ohiturari jarraituz, kalejira txiki batekin hasiko da. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Ubillos Jauregitik; San Juan iturrian geldialdia egin ondoren, Erriberan barrena eginda Beheko plazaraino abiatuko dira emanaldi nagusia ospatzeko. Bertan, flamenko giroan murgilduta, musika, antzerkia eta dantzaz gozatzeko aukera izango da.

Txori Txikiko ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Inazio Tolosa eta Esti Curiel aktoreek ere hartuko dute parte; azken hauek antzerki tailerreko gaztetxoekin batera.

Juncal Martín flamenko dantza tailerreko irakasleak ere hartuko du parte aurtengo inauterietan. «Oso ondo ari gara pasatzen dantzak ikasten eta lotsak kentzen. Ikasleek emanaldian dantzatzeko lotsa izaten dute batzuetan. Horregatik, irakasleok ez dakigun zerbait ikasten ikusteak baliagarri izan dute. Gurekin batera ari dira ikasten», azaldu du Musika Eskolako zuzendaria den Sofia Oriak.

Egunotan, dantzaz gain, flamenkoaren jatorria, historia, kultura nahasketak, musika tresnak eta doinuak lantzen egon dira Txori Txikin. «Inauterian musika mota desberdinak lantzeko aukera ere ematen digu. Orain dela hiru urte Erdi Aroko doinuak izan ziren, duela bi Euskal Inauterietako musika eta iaz, aldiz, rocka. Aurten 1940. urtetik aurrerako abestiak ari gara lantzen. Esaterako, Tomatito, Diego El Cigala, Lola Flores eta El Cabrero», azaldu du Oriak. «Lan handia egiten ari gara eguna prestatzeko; eta aurten ere Ander Hormazurik prestatu ditu inauterietako kartela eta solfeoko fitxak», gaineratu du.

Ohikoa den bezala, jantziak prestatzeko tailerrak eta kalejirako entseguak izango dira. Jantzi tailerrak otsailaren 26an eta 27an egingo dira, 18:00etatik 19:00etara Ubillosen. Kalejirako entseguak, berriz, hilaren 25ean eta 28an izango dira, 17:00etatik 17:30era Torreberrin.

Bestetik, martxoak 1ean, ekitaldiaren aurretik, merendola izango dute Txori Txiki Musika eta Dantzako ikasleek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios