Zumaia
Fito Rodriguez idazleak 'Turismo hutsala' liburua aurkeztuko du bihar arratsaldeanSara Utrera
Lunes, 2 de junio 2025, 20:39
zumaia. Fito Rodriguez idazleak (Gasteiz, 1955) 'Turismo hutsala' liburua aurkeztuko du bihar, hilak 3, arratsaldeko 19:30ean Oxford aretoan. Liburua turismoari buruzko hausnarketa bat da. «Giza espezieak bere sorreratik bidaiatu du. Areago, bidaiak eboluzioa ekarri dio esoezie gisa, bidaiatzeak ikasteko aukerak irekitzen baititu. Turismoa, aldiz, esperientzia hu-tsala bezain txatxua izaten da, edozein ikasgairi ateak ixten dizkiona, eta gizadiarentzat gero eta arazo handiago bihurtu da. Hona antipodetara egindako bidaia, Euskal Herritik Zelanda Berrira, literatura lagun», aurreratzen du 'Turismo hutsala' lanaren sinopsiak.
Fito Rodriguez idazle bidaiaria da. Finlandiara bidaian prestatu zuen 'Faustoren itzala', 2004an; 'Kasandra leihoan' Islamabadera bidaiatzean sortu zen, 2006an; Palestinara bisitaren emaitza da 'Jerusalem, Xalimen hiria' (2008); Norvegiara joan ondoren idatzi zuen 'Mort aux roix' narrazioa (2005); Arabako txangoek 'Izendagai hutsa' ekarri zuen (2018); Vietnamdik itzutzean kaleratu zuen 'Kuoi' ipuina (2021); Pirinioetako ibilaldiak 'Auña' liburuaren oinarria izan zen (2022); Polloetik abiatutako txangoek 'Polloekoak' nobela beltza ekarri zuten (2023).
Eta aurten, 2025ean, Zelanda Berritik Dakar 'Turismo Hutsala'.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.