Finalaurrekoetara sailkatuta geratu diren lehenengo bi bikoteak erabakita

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Gutierrez -Morgaetxebarria eta Exposito - Balerdi bikoteak hilaren 22ko finalaurrekoetarako sailkatu dira, astelehenean jokatutako azken laurdenetako hirugarren kanporaketak irabazi eta gero. Hauek izan ziren emaitzak: Gutierrez-Morgaetxebarria 22-6 Unai Alberdi-Ander Garmendia; eta Exposito-Balerdi 22-20 Julen Alberdi-Iker Elizegi.

«Gazte-jubeniletako norgehiagoka kolore bakarrekoa edo kolorerik gabea izan zela esan genezake, gerriko gorridunak errez nagusitu zirelarik», adierazi du Zumaiko Kirol Elkarteko kide den Jexux Iribar Olaldek. Markagailuaren ibilbide nagusia 1-0, 1-3, 6-3, 10-4, 11-6 eta 22-6. «Bikote sendoa Gutierrez eta Morgaetxebarriak osaturikoa, eta hauei ezusteko hainbestekoa ez Alberdi eta Gamboaren ordez etorritako Garmendiak osatu zutena».

Sergio Gutierrezek bost tanto egin zituen eta bi galdu, biak erasoan. «Oso ondo jokatu zuen, defentsan sendo eta errematean dotore, ezker airea erabiltzeko gai dela erakutsiaz». Aimar Morgaetxebarriak, ondo jokatzeaz gain «pilotari on bat izateko trazak badituela esan behar», dio.

Hogeitahiru urtez azpikoen arteko norgehiagoka gogorra izan zen eta azken zatian emozio handikoa. «Bi tanto eztabaidatuak ere izan zirelarik eta biak Iker Elizegiren kaltetan, partidu hasiera samarrean pilota bat bi botera jasotzat emandakoan eta 20-20 berdinduta zeuden garaian aurrekoadroetako pilota franko bati behar bezala jo ezin eta txapapera botatzeagatik galdua, aurkari Exposito aurrean zegoelako». Margailuaren ibilbide nagusia hauxe izan zen: 2-0, 2-1, 5-1, 5-3, 6-4, 9-6, 12-7, 12-11, 14-13, 19-13, 19-18, 20-18, 20-20 eta 22-20 Exposito eta Balerdiren alde.

Hodei Exposito izan zen diferentziak markatu zituen pilotaria. «Pilota grazi haundiarekin mugituarazi zuen eta tanto sorta ederra egin ere bai». 13 denera eta hauetako 8 ezkerrarekin. Manex Balerdik ez zuen tantorik egin eta 9 pilota galdu zituen. «Baina partidua aurrera ateratzeko hainbeste egin zuela esan behar. Eskubia minduta nonbait eta ez zion kolperik botatzen pilotari baina, horrenbesterainoxeko gaitasuna izanzuen mutilak, beso eta eskumuturraz baliatuta aurrelariari pilota kentzeko gai izan zen une askotan».

Ostiralean Aitzurin

Hurrengo jardunaldia ostiralean, hilak 16an, izango da: Gazte-jubenil mailan, Larrañaga-Cuairan eta Igoa-Erkiaga; eta 23 urtez azpiko mailan, Salaberria-Ibarloza eta Mata-Irurita.