Zumaia
'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak', gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak', gaurS. U.
zumaia.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:05
'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak' aurkeztuko da gaur, 'Euskara, bestela ez gara' hit zaldi zikloaren baitan.
Zumaiako Udalaren ekimenez, etorkizunari eta euskarari begira jarri dira 2034ra bitarteko AROA Plan Estrategikoa lantzeko, eta emaitza Ahize-AEKko Ainhoa Bagliettok eta Araitz Muguruzak aurkeztuko dute. Hitzordua, 18:30ean izango da Alondegiko Oxford aretoan.
'Euskara, bestela ez gara' zikloaren azken saioa apirilaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari aretoan. Laburbira Euskarazko film laburren XXII. zirkuitua eskainiko da.
Askotariko lanak ikus daitezke 2025eko Laburbiran, guztiak ere egungo euskal zinemagintzaren lagin apartak eta Europa osoko zinema jaialdietan ibilbide arrakastatsua egindakoak. Zortzi film izango dira: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez de Lizardui), 'Plazer Bat' (Sonia Estevez), 'Betiko Gaua' (Eneko Sagardoi), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo), 'Hor Konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).
Filmak ikusi ondoren, solasaldia izango da zuzendarietako batekin.
2012tik urtero egin da 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa, eta aurten bosgarren urtea izango da, Larraina euskara elkarteak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Osasungintza, hedabideak eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide aurten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.