Euskaraldian parte hartu dutenei beren bizipenak kontatzeko eskaera egin dute

Euskaraldiko argazki jendetsua atera zen larunbatean Kofradiako plazan. /  SARA UTRERA
Euskaraldiko argazki jendetsua atera zen larunbatean Kofradiako plazan. / SARA UTRERA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Euskaraldia antolatzen ibili diren taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkie «11 egun hauetan ariketa sozial eder honetan parte hartzen aritu zareten zumaiar guztioi».

Astelehena izan zen Euskaraldiaren azken eguna, «eta espero dugu zerbait aldatuko zela guztiongan: balio izan digula gogoeta egiteko, norberaren inguruan zer alda dezakegun neurtu eta urte osoan ohitura berriak sortzeko».

Antolatzaileentat, galdetegi zeha- tzei erantzutea bezain garrantzi- tsua da jakitea nola sentitu diren parte hartzaileak egun hauetan, «aldaketarik sumatu duzuen hizkun- tza-ohituretan, zer arlotan, nolako ondorioak atera dituzuen, etab.», azaldu dute. Horretarako, 'ahobizi' eta 'belarriprest' moduan parte hartu duten herritarrei euskaraldia@zumaia.eus helbidera mezu bat idatzi eta bizipenak lerrotxo batzuetan idaztera gonbidatzen ditu.

«Euskaraldiak arrasto sakona utziko digun itxaropenez, ondo izan!», gaineratu dute.

 

Fotos

Vídeos