Euskaraldian izena emateko festa ospatu da

Sara eta Ibon aurkezle lanetan./
Sara eta Ibon aurkezle lanetan.

SARA UTRERA ZUMAIA.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ekimena ospatuko da. Zumaian antolatzaileak etengabe ari dira lanean Euskaraldiak ahalik eta oihartzun eta parte-hartzaile gehien izan ditzan. Horregatik, atzo izena emateko festa ospatu zen herrian.

Goizetik hasita ekintza ugari egin ziren Beheko plazan: trikitilariak, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariak, Udal Musika Bandaren eta San Pedro abesbatzaren saioak, Astindu dantza taldearen emanaldia, kontzertuak eta Esti Curiel eta Goizeder Iturain antzezleen antzerki txikia. Horrez gain, hainbat informazio gune jarri ziren plazan interesdunek informazioa jaso eta izena emateko.

 

Fotos

Vídeos