Euskaraldian izena emateko festa egingo da bihar

Ekainean egin zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Zumaian. /  SARA UTRERA
Ekainean egin zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Zumaian. / SARA UTRERA

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntzaren «erabilera areagotzeko ariketa soziala» da

DV ZUMAIA.

Gero era gutxiago falta da 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ekimenari hasiera emateko eta atzerako kontaketa honetan, Zumaian antolatzaileak etengabe ari dira lanean Euskaraldiak ahalik eta oihartzun eta parte-hartzaile gehien izan ditzan. Bide horretan, bihar, larunbata, Euskaraldian izena emateko festa ospatuko da, esan bezala, zumaiarrak ekimenean parte hartzera animatzeko.

Horretarako, goizetik hasita ekintza ugari egingo dira Beheko plazan. 11:30etik aurrera: trikitilarien kalejira Beheko Plazaraino; Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariak; Esti Curiel eta Goizeder Iturain antzezleak; Zumaiako Udal Musika Bandaren eta San Pedro abesbatzaren saioak, Astindu dantza taldearen emanaldia izango dira. Eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, berriz, kontzertu hauek izango dira: Parrazta, Berri Txarraken bertsioak egingo dituzten talde bat eta Kuraia taldearen bertsioak egingo dituzte beste talde bat. Horrez gain, hainbat informazio gune egongo dira interesdunek informazioa jaso edota izena emateko aukera izan dezaten.

Udalak eta Zumaiako Euskaraldiko taldeak jada bat egin dute ekimenarekin, eta orain herritar oro animatzen dute, festan parte hartzeaz gain, Euskaraldian izena eman eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Belarriprest edota Ahobizi gisa, ekimenean parte har dezaten, guztiok elkarrekin gure hizkuntza gehiago erabil dezagun, ohitura batzuk aldatuta eta ulertzen dutenen papera indartuta.

Zumaiako lan taldea

Euskaraldia antolatzeko lanak bata bestearen atzetik etorriko dira aurrerantzean. Horregatik, dinamiza-tzaile bat arituko da lanean abendura bitartean, Zumaiako Udalaren babesari esker. Sara Saizar Bidasoro da dinamizatzailea.

Talde bat ari da apiriletik lanean, eta azken txanpan sartu diren honetan, dinamizatzaileak lan handia izango du hemendik aurrera, besteak beste zeregin hauetan: taldeei eta herritarrei ekimena aurkezten, Euskaraldia bultzatzeko taldea koordinatzen, herriko plangintza zehazten, komunikazio eta kudeaketa lanak egiten, eskualdeko kideekin elkarlanean aritzen, egitasmoaren ebaluazioa presta-tzen, etab.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos