Borrar

Zumaia

Euskaraldia prestatzeko bilera egingo da gaur

S. U.

zumaia.

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:23

Hurbiltzen ari da Euskaraldiko laugarren edizioa. Aurtengoak badu berrikuntza argia: udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era bitartean, hain zuzen. Aurretiko prestakuntza eta lanak garrantzi handia du; horregatik, aurtengo Euskaraldiaren antolatzaileek gaur egingo den bilera irekira deia egiten diete herritar guztiei. Alondegiko Moila gelan izango da, 18:00etan. Ateak zabalik egongo dira Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta batzordean parte hartzeko gogoa duen edonorentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia prestatzeko bilera egingo da gaur