Borrar
Urgente Cortada la GI-627 en Leintz-Gatzaga, sentido Vitoria, por un desprendimiento
Taldean aurkeztu dute 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa, Oxford aretoaren aurrean. UDALA
'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa, otsailaren 26tik apirilaren 9ra bitartean

Zumaia

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa, otsailaren 26tik apirilaren 9ra bitartean

Osasungintza, hedabideak eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide aurtengo edizioan

Sara Utrera

zumaia.

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:53

Larraina euskara elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa egingo dute beste urte batez. Aurtengo edizioa otsailaren 26tik apirilaren 9ra bitartean ospatuko da eta, euskara ardatz hartuta, bi mahai inguru, aurkezpen bat eta zine emanaldi bat izango dira aurtengoan.

Osasungintza, hedabideak eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren bosgarren edizioan. Lehenengo saioa otsailaren 26an eskainiko da, 'Euskararen lekua osasungintzan' izeneko mahai ingurua izango da. «Askotan izaten dira mintzagai osasuna eta euskara, sarritan paziente euskaldunen eskubideak edo aukerak min-tzagai», azaldu dute antolatzaileek. Mediku ona eta euskalduna izan daiteke, eta osasungin-tza barrutik eta ondo ezagutzen duten bi mediku elkartuko dira hitz egiteko, biak ere Osakide-tzakoak: Felix Zubia eta Ruth Salaberria.

Bigarren saioa, 'Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa' mahai ingurua, mar-txoaren 12an eskainiko da. Aurrerapenak berekin dakar aldaketa, eta oso denbora gutxian adimen artifiziala eta itzulpen automatikoa dena aldatzen ari dira. Aukera berri ugari sortu dira dagoeneko, eta etorkizunean are gehiago sortuko dira, baina horiekin batera arriskuak eta kezkak ere sortu dira, eta ez txikiak, gainera. Horretaz hitz egiteko elkartuko dira Irene Arrarats (Berria), Iban Arantzabal (Goiena komunikazio taldea) eta Gorka Zabaleta (Guka-Zumaia).

Martxoaren 26an, 'Euskararen aroa Zumaian. Datozen 10 urteetarako gakoak' aurkeztuko da. Zumaiako Udalaren ekimenez, etorkizunari eta euskarari begira jarri dira 2034ra bitarteko AROA Plan Estrategikoa lantzeko, eta emaitza Ahize-AEKko Ainhoa Bagliettok eta Araitz Muguruzak aurkeztuko dute.

Hitzaldi zikloaren lehen hiru saioak asteazkenetan eskainiko dira, 18:30ean, Oxford aretoan.

Laburbira, Aita Marin

Azken saioa apirilaren 9an izango da, 19:00etan, Aita Mari aretoan. Laburbira Euskarazko film laburren XXII. zirkuitua eskainiko da. Askotariko lanak ikus daitezke 2025eko Laburbiran, guztiak ere egungo euskal zinemagintzaren lagin apartak eta Europa osoko zinema jaialdietan ibilbide arrakastatsua egindakoak. Zortzi film izango dira: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez de Lizardui), 'Plazer Bat' (Sonia Estevez), 'Betiko Gaua' (Eneko Sagardoi), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo), 'Hor Konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano). Filmak ikusi ondoren, solasaldia izango da zuzendarietako batekin.

2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bosgarren urtez, Larraina euskara elkarteak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa, otsailaren 26tik apirilaren 9ra bitartean