Zumaia
Euskal Jai Egunean lana egiteko deialdia herriko taldeentzatS.U.
ZUMAIA.
Sábado, 21 de junio 2025, 20:58
Abuztuaren 8an ospatuko da aurten Euskal Jai Eguna eta, ohikoa denez, herri bazkarian eta sagardo dastaketan lana egiteko deialdia zabaldu du Udaleko kultura sailak herriko taldeentzat.
Bazkari herrikoian zerbitzatzen elkarte edo talde batentzako lana egongo da. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.
Sagardo dastaketan, berriz, 10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira. Taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.
Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak aurkez daitezke deialdira. Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte . Horrez gain, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.
Talde interesdunek uztailaren 11ra arte eman ahal izango dute izena Alondegia kultur etxean: 943.861056 telefonoan edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.