Euskal Herriko zestako Herriarteko Txapelketa jokatuko du Zumaiak

Zestako Herriartekoa jokatuko dute Zumaiako puntistek. /
Zestako Herriartekoa jokatuko dute Zumaiako puntistek.

S.U. ZUMAIA.

Euskal Herriko zestako Herriarteko txapelketa jokatuko du Zumaiak. Gipuzkoako txapeldunak Bizkaiako irabazlearen aurka jokatuko du, Markina-Xemeinen kontra hain zuzen ere.

Hilaren 7an, 18:00etatik aurrera, Markina-Xemeineko Unibertsitatean jokatuko du joaneko partida. Itzulerako partidak, Zumaiako Aitzurin jokatuko dira igande honetan, hilak 8an, 10:30etik aurrera.

 

Fotos

Vídeos