Zumaia
'Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa' mahai-inguruaS. U.
zumaia.
Martes, 11 de marzo 2025, 20:04
'Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa. Aukerak eta kezkak' mahai ingurua eskainiko dute gaur, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren barruan antolatutako bigarren jarduera da gaurkoa.
Aurrerapenak berekin dakar aldaketa, eta oso denbora gutxian adimen artifiziala eta itzulpen automatikoa dena aldatzen ari dira. Aukera berri ugari sortu dira dagoeneko, eta etorkizunean are gehiago sortuko dira, baina horiekin batera arriskuak eta kezkak ere sortu dira, eta ez txikiak, gainera. Horretaz hitz egiteko elkartuko dira Irene Arrarats, Iban Arantzabal eta Gorka Zabaleta.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.