Euskal Jai Eguna ospatuko da bihar

Goizean zehar, azoka izango da Alde Zaharrean. / SARA UTRERA
Goizean zehar, azoka izango da Alde Zaharrean. / SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Bihar, abuztuak 10, Euskal Jai eguna ospatuko da Zumaian. Goizetik gauera bitartean, hamaika ekintza izango dira guztion gozamenerako. Urtero legez, 10:00etatik aurrera, baserriko gaien azoka izango da Foruen enparantzan eta Alde Zaharreko kaleetan. Musikarik ez da faltako herriko lehen ordutik kaleak girotzeko. Hala, 3 Taula txalapartarien saioa, Hala Gera taldearen dultzaina doinuak Bilboko albokariekin eta Zutrik elkartearen trikiti doinuak izango dira.

Eguerdian, 12:00etan, kofradian eta 12:30ean Udaletxean, balkoitik balkoirako bertso saioa ospatuko da Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.

Jarraian, 14:30ean, herri bazkaria hasiko da Eusebio Gurrutxaga plazan eta, bazkalostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, puzgarriak egongo dira Amaiako plazan eta, ondoren, dantzaldia Joxe Mendizabalekin.

18:00etan, berriz, erromeria izango da Jagoba eta Maddalenekin. Ordu berean, Erkibe kultur elkartearen taloak dastatzeko aukera izango da plazan. Ondoren, Joselontxos txarangaren kalejirarekin gozatzeko aukera izango da eta, 19:00etatik aurrera, sagardo dastaketa Eusebio Gurrutxaga plazan. Eta Euskal Jai egunarekin amaitzeko, 23:00etatik aurrera, erromeria izango da kofradian, Ezten Giro taldearekin.

Trafiko etena

Bestetik, Euskal Jai eguneko azoka dela eta, 9:30etik 14:30era, Angeles Sorazu kaletik gora trafikoa moztu egingo da eta, ondorioz, ezingo da inguruko kaleetan aparkatu.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos