Zumaia
2 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
2 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udanS. U.
zumaia.
Sábado, 29 de marzo 2025, 20:42
Azken urteotan egin bezala, 2 urteko haurren udako zaintza zerbitzua, HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak, eta HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udalekuak antolatu ditu Zumaiako Udalak 2025eko udarako. Horrez gain, LH4 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeek kirol udalekuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Azken adin tarte horretakoek udako kirol ikastaroetan ere parte hartu ahal izango dute; ikastaro horien ingurukoak aurrerago argitaratuko dira.
2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa da. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00etara, eta bi txandatan antolatuko da. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra; bigarren txanda, uztailaren 14tik 24ra. Bestalde, 3-12 urte (HH3-LH6) bitartekoentzako zerbitzuan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. 09:30etik 13:00era eskainiko, eta bi txandatan: Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra; bigarrena, uztailaren 14tik 24ra. Bi zerbitzuen kasuetan, izen ematea apirilaren 14ra bitartean egin beharko da, eskoletan.
Kirol Udalekuetan, kirol jarduera oinarrituta 10 eta 14 urte bitartekoek aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian landuko dute. Goizez izango dituzte saioak eta bi txandatan antolatuko da zerbitzua: lehenengoa ekainaren 30etik uztailaren 11ra; bigarren txanda, uztailaren 14tik 24ra. Kirol udalekuez gain, haur eta nerabeek udako kirol ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, igeriketan, surfean zein bodyboardean. Izen ematea bihartik apirilaren 14ra izango da.
Eta Musi-k udalekuetan, musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte, uztaileko bigarren hamabostaldian. Izen ematea, maiatzaren 5etik 23ra, Alondegian (alondegia@zumaia.eus, 943 86 10 56)
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.