Borrar

Zumaia

0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra

S. U.

zumaia.

Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31

Guraso Eskolen barruan, bi bizipen tailer izango dira martxoan eta apirilean. 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta. Saioak Jon Urdineta psikomotrizistak gidatuko ditu.

Lehen saioan jolasaren garrantziaz ariko dira, eta agresibitatearen eta identitatearen inguruko gaiak jorratuko dituzte bigarrengoan. Bi saioak arratsaldez egingo dituzte, 17:30etik 19:30era bitartean.

Izen-ematea gaur amaituko da. Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo e-mail bidez ondorengo helbidean: brankaharrera@zumaia.eus. Izena emateko bertara idatzi daiteke.

Matrikularen prezioa 20 eurokoa izango da, eta antolatzaileek bi gurasoen parte-hartzea gomendatzen dute. Aurreko urteetan parte hartu ez duten familiek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan. Zumaiako Udala da egitasmoaren antolatzailea, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du programak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra