Espainiako XXIV. Maratoi Txapelketan parte hartu du Itxas Gainek Pontevedran

Itxas-Gaineko palistak, Pontevedran./PEIO ROMATET
Itxas-Gaineko palistak, Pontevedran. / PEIO ROMATET

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Pontevedran jokatu den Espainiako XXIV. Maratoi Txapelketan hartu du parte Itxas-Gainek asteburuan. Distantzia luzeko modalitatean klubeko hainbat palistek hartu dute parte eta taldeak emaitza oso onak lortu ditu.

«Kotuan hartzekoa da proba gogorra dela, distantzia luzeaz gain porteoak, piragua eramanez korrika saioak, ere badituela», azaldu dute klubatik. Irati Osak lortutako emaitzekin, Txinan jokatuko den munduko maratoi txapelketan, bi modalitateetan, k1 eta k2-an, jokatzeko aukera lortu du. «Baita ere aipatzekoa da Martin Egañak egindako lana. Postu bakar batengatik ez du lortu munduko txapelketarako txartela. Ikuskizun bikaina ere eskeini du Martin Egañak eta Unai Azkunek osatutako k2ak kategori absolutuan lortutako 6.postuarekin».

Asteburuko emaitzak hauek izan dira: Jubeniletan: Imanol Txapartegi 11. (k1), Unai Casquero 19. (k1), Imanol Txapartegi - Unai Casquero zortzigarren (k2), Leire Sánchez - Sara Rezola laugarren (k2) eta Alex Lazkano 21.

Senior, 23 urtez azpikoetan, Martin Egaña bigarren. Senior (absolutua gizonezkoak): Martin Egaña-Unai Azkune, seigarren.Senior (absolutua emakumezkoak): Irati Osa, hirugarren (k1) eta Irati Osa-Arantza Toledo, garaile k2an.

Kadeteak: Kerman Arakistain 38., Oihan Urbieta-Jon Ander Lazkano zortzigarren, Haritz Aizpurua - Peio González 18. Beteranoetan (39-44): Eñaut Aizpurua zortzigarren (k1), Jon Lazkano seigarren (k1), Eñaut Aizpurua - Jon Lazkano bigarren postua (k2), Izaskun Gonzalez garaile (k1) eta Izaskun Gonzalez - Maite Etxabe bigarren (k2).