Eskuz binakako txapelketa profesionaleko partidarako sarrerak, gaurtik salgai

Elezkano II-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta; eta Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak ikusteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Urtarrilaren 13an izango den pilota jaialdirako txartelak gaurtik, 10:00etatik aurrera, erosi ahal izango dira internet bidez (https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets atarian). Txartelak 30 euroko prezioa izango dute eta salgai izango dira baita egunean bertan ere Aitzuriko leihatilan.

Zumaiak lehen aldiz hartuko du pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partida bat. Urtarrilaren 13an izango da, Aitzuri pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Partidak

Mendizabal III - Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari eta ondoren jokatuko da Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteen arteko eskuz binakako txapelketako partida.

 

Fotos

Vídeos