Eskuz binakako txapelketa profesionala, lehen aldiz Aitzurin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Azken urteotan Zumaiak pilotaren alde eginiko apustua berretsiz, Aitzuri pilotalekuak lehen aldiz hartuko du pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partida bat. Urtarrilaren 13an izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Mendizabal III - Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari eta ondoren jokatuko da Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteen arteko eskuz binakako txapelketako partida.

Txartelak Aitzuriko leihatilan 30 euroren truke erosteko aukera egongo bada ere, lehendik ere salgai jarriko dira internet bidez: https://proticketing.com/pelotavasca/es_ES/tickets estekan sartzea, partida aukeratzea eta argibideei jarraitzea.