Esku pilota txapelketako finalaurrekoak, gaur Odietan

S.U. ZUMAIA.

Esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren ligaxkako azken jardunaldian, pasa den ostiralean, erabakita geratu zen zer lau bikotek jokatuko dituzten txapelketako finalaurrekoak.

Finalaurrekoen partidak gaur jokatuko dira,18:00etatik aurrera Odietan (euriarekin Herri Eskolan), hauek izango dira norgehiagokak: Aizpurua-Astigarraga eta Antia-Agirre; Oiartzabal-Mendizabal eta Odriozola-Alkorta.

Larrañaga oikiarra, Aitzurin

Bestalde, gaur ere Gipuzkoako Txapelketako lau t'erdiko finalak jokatuko dira, 19:30ean, Aitzurin.

Apirilaren erdian lehiatzen hasitako kadete, jubenil eta nagusien mailako talde ezberdinetako garaile suertatu, eta maiatzaren 20tik aurrera ere, astez aste jokatutako kanporaketak gainditu ondoreneko pilotariek jokatuko dute etzi Aitzurin. Hauen artean iazko kadete mailako finalista, eta aurten kategori handiagoan txapela janz-teko ahaleginetan arituko den Oier Larrañaga, Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari oikiarra dago. Kadeteen 1 mailan: Zubeldia (Intxurre)-Altuna (Tolosa-Aurrera); jubenilen 1. mailan: Baztarrika (Lapke)- Larrañaga (Zumaia) eta nagusi mailan: Alex Juaristi (Azkoitia)-Bikuña (Izurun) arituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos