Borrar
Jon Maiak larunbatean eskainitako ikuskizunaren une bat. SARA UTRERA

Zumaia

«Eskerrik beroenak, larunbateko egun bereziagatik»

Zumaiako Udalak eskerrak helarazi nahi dizkie Jon Maiari eta bere inguruko sortzaile guztiei, larunbatean Itzurun hondartzan bizitako ikuskizunagatik

S. U.

ZUMAIA.

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56

Zumaiako Udalak «eskerrik beroenak» helarazi nahi dizkie Jon Maiari eta bere inguruko sortzaile guztiei, larunbatean Itzurun hondartzan bizitako ikuskizun berezia oparitzeagatik. «Kantu berri bat gara. Harri eta Herri agur bat baino gehiago izan da: herriarentzako opari kolektiboa, auzolanaren emaitza, eta herri honen izaera sortzailea eta parte-hartzailearen erakusgarri», adierazi du.

Udaletik eskerrak eman dizkiote Jon Maiari bere inplikazioagatik eta Zumaiarekin duen harremana «hain modu ederrean» erakusteagatik. Era berean, herriko elkarte eta talde guztiei eskerrak eman dizkiete ikuskizunari egindako ekarpenagatik. Baita Distirako lagunei ere, «une gogoangarri hori iruditan jasotzeagatik eta ekitaldi kolektiboaren oroimena gordetzen laguntzeagatik».

Udaleko langile guztiei ere esker ona adierazi diete (kultur arlokoak, udal brigadako langileak, udaltzainak...) antolaketa lanetan fin aritzeagatik, eta egunean bertan hainbeste inplikatzeagatik. Eta esker beroak baita herriko elkarte eta talde guztiei, haien ekarpen handiagatik. Beste behin ere fin agertu da herriko elkartegintza.

Azkenik, herritarrei ere eskerrak eman dizkie: guztion artean Itzurun hondartza bete eta ingurunea hain ondo zaintzeagatik. «Ekitaldi honen antolaketan praktikan jarritako auzolanak balio diezagula aurrerantzean ere. Eskerrik asko guztioi!», gaineratu dute Udaletik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Eskerrik beroenak, larunbateko egun bereziagatik»

«Eskerrik beroenak, larunbateko egun bereziagatik»