Errenteriako Andra Mari abesbatza eta Zumaiako San Pedro abesbatza, gaur arratsaldean parrokian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Kontzertu berezi bat izango da entzungai gaur, Zumaiako San Pedro parrokian. Bertan, Errenteriako Andra Mari abesba- tzak eta Zumaiako San Pedro abesbatzak ahotsak batuko dituzte Gabonetako kutsu handi bat izango duen kontzertu handi bat eskain- tzeko.

Bi lan ezberdin izango dira egitarauan, alde batetik Camille Saint-Saens musikagile frantziarraren 'Oratorio de Noël' eta bestetik Tomás Aragüesek idatzitako 'Suite de Navidad'. «Gaztarako obra bat da Saint-Saensek idatzitako lana, 23 urte baitzituen lan hau egin zuenean, eta dirudienez hamabost egunetan idatzi zuen 1858. urteko Gabonetan estreinatu ahal izateko. Estilo honetako lanen hantzera an- tzezten ez den obra dramatiko bat dugu aurrean, bertan abesbatzez gain bakarlariek eta orkestrak parte hartzen dutelarik», azaldu dute San Pedro Abesbatzatik.

Alde batetik, Gabon gaueko kontakizuna izango da, baina honekin uztartuta ere Itun Zaharreko testuak agertuko dira gaurko kontzertuan, hilak 1. «Esan beharra da musikalki hainbat musikagileen eraginak agertzen dira barrokotik hasi (Back eta Haendel) eta erromantizismora iritsi arte (Berlioz)», diote.

Tomás Aragüesek idatzitako 'Suite de Navidad' obrak, ordea, ez du inolako istoriorik kontatzen. Oso ezagunak diren hainbat Gabonetako abestiekin egindako bilduma bat da. Gehienak euskal jatorrikoak dira (Oi Bethelem, Birjina maite, Horra Mari Domingi, etab.), baina badaude ere beste jatorrietakoak (Gabon gaba eta Adeste Fideles). «Lan honetan garbi geratzen da doinuak harmonizatzeko orduan duen maisutasuna abesti bakoitza hainbat kolore ezberdinez jantziaz».

20:30etik aurrera

Kontzertua gaur arratsaldeko 20:30ean hasiko da. Aipatutako abesbatzez gain, María Martín sopranoak, Lucía Gómez mezzosopranoak, David de Oliveira tenorrak, Jesús García baritonoak eta Koruko Andre Maria Musika Kaperako kideek ere parte hartuko dute, guztiak Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

 

Fotos

Vídeos