Borrar

Zumaia

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan Udalak

S. U.

zumaia.

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:20

Zumaiako Udalak Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. «Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio, eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da», adierazi du.

Urtez urte, kopuruak gora egiten du, eta % 33 gainditzea izango da aurtengo kanpainaren helburua. Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa.

Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki horietan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten: AM aholkulariak (ainhoa.amasesores@gmail.com, 943 862 609); Unanue aholkulariak (unanue@unanue.eus, 943 860 960); Arin asesoría (asesoriarin@asesoriarin.com, 943 117 155); edo Zumai aholkulari-tzan (info@zumai.com, 943 862 624).

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzean (telefonoz edo internet bidez) euskaraz hitz egin nahi dela esaten bada, hortik aurrera Ogasunaren komunikazioak horrela bidaliak izango dira. Martxo amaieran bidaliko ditu Aldundiak proposamenak, eta martxoaren 31tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 4tik ekainaren 6ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten ekainaren 30ean amaituko da. Argibide gehiago topatu daitezke Ogasunaren webgunean gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/errenta/kanpaina-sarrera estekan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiarazi zuen duela bi urte, eta epe horren bukaeran ondokoa lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea. Horregatik, 'Ogasunarekin euskaraz' logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarri guztiei, UEMAko Gipuzkoako gainerako herrietan bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan Udalak