'Erlauntza' antzezlana eskainiko da bihar Aita Marin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Vaiven Producciones-ek 'Erlauntza' antzezlana eskainiko du bihar, ostirala, Aita Mari aretoan. Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. «Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dan-tzan komunikatzen omen dira...», dio obraren sinopsiak.

Mireia Gabilondok zuzentzen du antzezlana, eta gidoia Kepa Errastirena da. Aktoreak, berriz, Itziar Atienza, Sara Cortazar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira. 19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak 9,5 euroren truke daude salgai turismo bulegoan (6 eurotan Gazte txartelarekin).