Erakusketa eta kontzertuak Baleikeren 25. urteurrena ospatzeko

Baleikeren erakusketa, Oxford aretoan. /  SARA UTRERA
Baleikeren erakusketa, Oxford aretoan. / SARA UTRERA

S.U.ZUMAIA.

Baleike aldizkariak 25 urte bete ditu. Urteurrena ospa-tzeko argazkiak eta formatu berritzaileak uztartzen dituen erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, 25 urte hauetan aldizkarian azaldu diren 12 lagunen argazkiak azaltzen dira- sei emakume eta sei gizonezko-, eskuetan azaleko protagonista izan zireneko aldizkariak dutelarik. Aretoan, tablet batzuen bitartez ikusi daiteke Baleike beraientzat zer den, gainera, aldizkariko protagonista izan zireneko garaia ere gogora ekartzen dute.

Erakusketa igandera bitartean egongo da ikusgai Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuan,12:30etik 14:00etara.

Urteurrenaren baitan, larunbat honetan, hilak 22an, Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan Mari kalean. Jarraian, 23:30ean, DJ Maitx-en saioa izango da kofradian.