Zumaia
Endarako urtegitik Arantzaraino txangoa antolatu Indamendik iganderako
Secciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Endarako urtegitik Arantzaraino txangoa antolatu Indamendik iganderakolndamendi M.B.-k egun osorako irteera antolatu du igande honetarako, ekainak 1erako. Nafarroan ibiliko dira, Gipuzkoatik gertu. Oiartzun eta Lesaka artean dagoen Endara urtegitik emango diote hasiera ibilbideari. Trikuharrietatik igaro ondoren, Izu (829 metro) mendira igoko dira. «Izkue edo Izue izenez ere ezaguna, Artikutzako zirkuan Arantzako zirkutik bereiziz ixten duten mendien artean bereizgarrienetakoa da. Arantzan bukatuko dugu txangoa», azaldu dute elkartetik. Egun osoko ibilaldi honek 18 kilometro inguru ditu, 750 metroko desnibel positiboa eta 750 metroko desnibel negatiboa. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da. Ibilbidean zehar ura eskuragarri egongo da.
Arroako bidesarian eta Zarau-tzen autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.com helbidera. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko.
Prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat eta 5 eurokoa adin txikikoentzat. Izena elkartearen webgunetik eman daiteke (www.indamendimb.eus). Izena emateko epea bihar, ostirala, 14:00etan itxiko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.