Borrar
Las diez noticias de la jornada
Zumaiako Futbol Taldeko emakumezkoen Erregional Mailako taldea. MARIA LOPEZ

Zumaia

Emakumezkoen talde nagusiak Derioren aurka hasiko du Euskal Ligara igotzeko borroka

Bihar jokatuko dute zumaiarrek etxean 17:00etan hasita; playoffeko beste aurkaria Alegria izango da

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56

Zumaiako Futbol Taldeko emakumezkoen talde nagusiak Euskal Ligara igotzeko playoffak jokatzeko txartela lortu du, liga bigarren tokian amaitu ostean, eta dagoeneko jakin du nortzuk izango dituen aurkari

Zumaiako F.T.-z gain, CD Derio (Bizkaia) eta CD Alegria (Araba) dira Euskal Ligakoak izateko lehiatuko diren taldeak. Zozketa egin ondoren, Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak lehen partida etxean jokatuko duela jakin da; Derioren aurka neurtuko da bihar, hilak 31, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aita Mari zelaian.

Datorren astean, CD Alegriak talde galtzailearen aurka jokatuko du. Eta, Zumaiako neskek irabaziz gero, hemendik bi astera Alegriaren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo.

Taldea animatzeko gonbita

Beraz, Zumaiako futbolzaleek aukera paregabea dute bihar taldea etxean ikusi eta animatzeko, Euskal Ligara igotzeko lehian. «Zure babesa behar dugu! Zatoz gure neskak animatzera eta igoeraren lehen urratsa elkarrekin ematera!», animatzen dute Zumaiakotik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen talde nagusiak Derioren aurka hasiko du Euskal Ligara igotzeko borroka

Emakumezkoen talde nagusiak Derioren aurka hasiko du Euskal Ligara igotzeko borroka