Elkarretaratzea gaur Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean

S.U. ZUMAIA.

Gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Aurten ere, elkarretaratzea deitu dute Udalak, Berdintasun Foroak eta Mugimendu Feministak, Saregileen plazan, eguerdiko 13:00etan. Jarraian, eraildako emakumeak gogoan hartzeko eta eraso sexistak gaitzesteko ekitaldia egingo da Torreberriko aterpean.

Gaurko eguna dela eta, Zumaiako EH Bilduk, gainontzeko eragileekin elkarlanean, bere egiten du «gure herria indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura». Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan. Era berean, bat egiten du gaurko egunean deitutako mobilizazioekin.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, EH Bilduren udal taldeak adierazpen instituzionala plazaratu du.

Ondorengo konpromisoak jasotzen ditu, besteak beste: Sostengu-zerbitzuzko sare bat gauzatzearekin batera emakumeei arreta osoa bermatzeko bere onera etor daitezen, ahalduntze feminista eta banakako erreparazioa ikuspegi nagusi harturik. Bizirik atera diren emakumeak entzun, prebentzio eta segurtasun neurriak diseinatzeko, emakumeei bizirauten eta babesten balio dieten aurre-emate estrategiak balioan jarriz. Emakumeen ondoan egon, laguntza-zerbitzuetatik hasita eta bizi izandako indarkeriari buruzko beraien errelatoa sortzeraino, ulertzen baita indarkeria hori menderapen- eta kontrol-mekanismoa dela, gizarte-sistema patriarkalean eraikia. Ekimen kolektiboei laguntza eman; biktimen salaketa- eta erreklamazio-prozesuetan laguntza eman, emakumeek adierazitako testigantza eta beharrak egiaztatzeko. Aldiro indarkeria matxistaren biktimen aldeko aitorpen publiko eta erreparazioko ekitaldiak egin, indibidualak zein kolektiboak eta jardun mugimendu feministako ordezkariekin, adituekin eta indarkeria matxistatik bizirik irtendako emakume biktimen kolektibo eta elkarteekin.

 

Fotos

Vídeos