Elezkano II.ak, Rezustak eta Irribarriak iganderako materiala aukeratu dute

Rezusta, Elezkano II eta Irribarria, atzo Aitzurin. /  SARA UTRERA
Rezusta, Elezkano II eta Irribarria, atzo Aitzurin. / SARA UTRERA

Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka-Garmendia, eta Elezkano II-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteak neurtuko dira

S. U. ZUMAIA.

Igandean, hilaren 13an, pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketa jokatuko da Ai- tzuri pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etik aurrera.

Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka-Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari eta ondoren jokatuko da Elezkano II-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko eskuz binakako txapelketako partida.

Elezkanok, Rezustak eta Irribarriak Zumaian izan ziren atzo igandeko partidarako materiala proba- tzen. Gustura geratu ziren hiru pilotariak hautatutako materialarekin. Behin sei pilotak aukeratuta, kazetariekin hitz egiteko denbora izan zuten.

Sarrerak salgai

Aitzurik lehen aldiz hartuko du profesionalen eskuz binakako txapelketa bat. Sarrerak proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets atarian daude salgai dagoeneko, eta agortuko ez balira, frontoiko leihatilan 30 euroren truke erosteko aukera ere egongo da.

 

Fotos

Vídeos