Borrar
Urgente Cinco kilómetros de retenciones en Lasarte-Oria por la colisión de dos camiones
Ostegunean aurkeztu zuen laburmetraia Pantalla Desierton, ehunka sahararren begiradapean @CINE_SAHARAUI
Ekain Albite zumaiarrak 'Haizearen egia' lana aurkeztu du FiSahara jaialdian
Zumaia

Ekain Albite zumaiarrak 'Haizearen egia' lana aurkeztu du FiSahara jaialdian

Lanak Tahar gazte sahararraren esperientzia kontatzen du, hamar urte Euskal Herrian bizi ondoren bere herrira itzultzen dena

El Diario Vasco

Zumaia.

Lunes, 17 de octubre 2022, 22:37

Ekain Albite zinema-zuzendari zumaiarra Tindufeko Errefuxiatuen Kanpamentuetara joan da Maluta Films produkzio-etxeak eta Zumaiako Darahli elkarteak ekoitzitako 'Haizearen egia' film laburra aurkeztera. FiSahara jaialdian bi egun eman ondoren, pasa den ostegunean aurkeztu zen film laburra Pantalla Desierton, izarren azpian eta ehunka sahararren begiradapean. Film laburrak Tahar gazte sahararraren esperientzia kontatzen du. Umetan Euskal Herrira etorri zen bizitzera, eta hamar urte geroago, Errefuxiatuen Kanpamentuetara itzultzean, bertan topatzen duen egoerari aurre egin beharko dio.

«Izarrak gaueko errege erreginak dira hemen, desertuan. Saharan nago, Tindufeko Errefuxiatuen Kanpalekuetan. Ez da lehen aldia hona etortzen naizena, hala ere, oraingo honetan, hemengo errealitatea ezagutzeaz gain 'Haizearen egia', kanpalekuetan bertan grabatu genuen laburmetraia aurkeztera etorri naiz FiSahara zine jaialdira», azaldu du Albitek.

FiSahara desertuan eta baldintza oso urrietan ospatzen den zine jaialdia da. «Horrek ez du esan nahi baina, zine jaialdi hau besteak baino okerragoa denik, ez pentsa. Izan ere, baldintza gutxi dituzunean irudimenak ikaragarrizko gauzak sor ditzake. Zer pentsa dezakezue pelikulak trailer baten lateralean proiektatzen direla esaten badizuet? Edo hitzaldi eta mahai inguruak haimen barnean te eta saharar musika artean egiten direla kontatzen badizuet? Zer pentsatu jaialdiaren irekiera ekitaldian gamelu karrera bat ikusi genuela esanez gero? Hori baita FiSahara jaialdiaren arima, zineaz gozatzeaz gain, bertako kultura eta identitateaz gozatu ahal izatea. 17 edizio baitaramatzate desertu gordinera zinea ekarriz. Brahim Chagaf, zinelari sahararrak dioen bezalaxe: «sahararrak zinenarengana iritsi ezin direnez, zinema haiengana iritsi da». Eta halaxe darraite, bizirautearekin lanak dituen herri honek borrokan jarraitu du zinea ere haien herritarrengana hurbiltzeko, jakin badakitelako elikatu behar den bakarra ez dela gorputza, arimak, kulturak eta haien identitateak ere biziraun behar duela. Hori da FiSahararen arrakastarik handiena, gizartea zinearen inguruan biltzea, haien herriaz eta haien borrokaz hitz egiten jarraitzeko, FiSahara desertu gordinean izateari uzteko», adierazi du zumaiarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekain Albite zumaiarrak 'Haizearen egia' lana aurkeztu du FiSahara jaialdian