Borrar

Zumaia

35 eguneko epean, hitanoaren oinarriak jasotzea da xedea

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:09

Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du. Aplikazioaren helburua erabiltzailea 35 eguneko epean, hau da, bost astean, hitanoaren oinarriak jasotzea da. Horretarako, egunero pilula batean informazio jakin bat ematen da, hikaren inguruko azalpenak: kasu batzuetan azalpen teorikoak, beste batzuetan aditz-taulak, egun bakoitzean tokatzen dena. Eta azalpen horiek bestelako edukiz laguntzen dira: Mirari Sagarzazuk egindako marrazkiak, bideoak, audioak edo bestelako adibideak. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator eta erabiltzaileek galdera guztiei zuzen erantzunez gero, beste maila bat aktibatuko du. Oker erantzunez gero, galderak berriz erantzuteko aukera emango du aplikazioak eta ongi erantzutea lortutakoan, erabiltzailea hurrengo mailara pasatuko da. Bost maila dira gainditu beharrekoak, astean bat, eta amaieran errepaso bat egin beharko da. Gainera, erabiltzaileak jakinarazpenak era pertsonalean, nokan edo tokan, aukeratu ahal izango ditu eta lehiaketak sortzeko aukera ere izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 35 eguneko epean, hitanoaren oinarriak jasotzea da xedea