
Zumaia
Egun osoko txangoa Andia mendilerrora, igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Egun osoko txangoa Andia mendilerrora, igandeanOrdu aldaketarekin, Indamendik antolatutako irteerak egun osorako izatera pasako dira, eta lehenengoa igande honetan bertan izango da, apirilaren 6an. Hain zuzen ere, mendi bazkunak Andia mendilerrora txangoa antolatu du. «Lezaun herritik hasita, Mugaga (1.219 metro), Iturgoiengo (1.224 metro), Artxurieta (1.228 metro) eta Malkaxko (1.238 metro) tontorrak igoko ditugu, Lizarragako mendatean amaituz», azaldu dute.
Egun osoko itzuli honek 16 kilometro inguru ditu, 690 metroko desnibel positiboa eta 460 metroko desnibel negatiboa. Beraz, janaria soinean eramatea gomendatzen da. Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri Plazako geltokitik). Autobusaren prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat (18 urtetik beherakoak).
Indamenditik herritarrak gonbidatzen dituzte irteera honetan parte hartzera. Parte hartu nahi dutenek gaur eguerdira arteko epea dute izena emateko, elkartearen webgunean (https://indamendimb.eus/), formularioa betez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.