Borrar
EAJk egindako aurkezpeneko partaideak, Oxford aretoan. EAJ

Zumaia

EAJk Zumaiaren etorkizunerako prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu

Datozen hilabeteetan ere hauek garatzen eta herritarren ekarpenak txertatzen jarraitzeko borondatea azaldu zuen

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Viernes, 20 de junio 2025, 21:05

Zumaiako EAJ-PNVk herriaren etorkizunari begira prestatutako proposamen sorta aurkeztu zuen, asteazkenean, Oxford aretoan egindako topaketa publikoan. «Ekitaldia oso aberasgarria izan zen, eta herritarrekin aurrez aurre aritzeko espazio atsegina» eskaini zuela nabarmendu dute. Gerturatu ziren herritarrekin batera, bertan izan ziren Zumaiako EAJko zinegotziak, udalerriko eguneroko arazoen ezagutza zuzenetik proposamen horien alde lan egiten dutenak. Era berean, bertan izan ziren Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu ohia, eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakaria eta 2003-2007 urteetan Zumaiako alkatea.

Jeltzaleen arabera, topaketaren helburua EAJ-PNVk azken hilabeteetan 'Zurekin Zumaia' aldizkarian zehar landu dituen proposamenak herritarren aurrean aurkeztea izan zen, azalpena eskaintzeaz gain, horien inguruko iritziak, zalantzak eta ekarpenak partekatzeko aukera ematen. Azaldutako proposamenak hainbat alor garrantzitsu hartzen dituzte: etxebizitzaren erronka, mugikortasun jasangarria, udal espazioen berrantolaketa, eta enplegua eta garapen ekonomikoa. Jeltzaleek argi utzi zuten ez direla promesa hutsak, baizik eta Zumaian dauden erronkei aurre egiteko eta bizikidetza eta ongizatea hobetzeko helburuarekin pentsatutako proposamen zehatzak eta bideragarriak.

«Ekitaldiak giro parte-hartzailea eta hurbila» izan zuela adierazi dute. Herritarren galderei erantzunez, jeltzaleek euren konpromisoa berretsi zuten «udalerriaren etorkizunaren inguruan hausnartzen jarraitzeko eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko». «Gure ustez, Zumaia guztion artean eraiki behar dugu. Ez dago alternatibarik: entzun, adostu eta eraldatu», nabarmendu zuten.

Bere aldetik, Arantxa Tapiak ekonomiaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik azpimarratu zuen «Zumaia bezalako herriek bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko» duten potentziala. Bestalde, Maria Eugenia Arrizabalagak udalerriarekiko konpromisoa berretsi eta tokiko garapenaren garrantzia nabarmendu zuen, «herritik herriarentzat egiten den politika» defendatzen.

Zumaiako EAJ-PNVk eskertu egin zuen bertaratuen parte-hartzea, eta hurrengo hilabeteetan ere «proposamenak garatzen eta herritarren ekarpenak txertatzen jarraitzeko» borondatea azaldu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EAJk Zumaiaren etorkizunerako prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu

EAJk Zumaiaren etorkizunerako prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu