Donostiarrak aurretik jarri dira Herriarteko txapelketako kanporaketan

Jokin Iriondo-Oihan Iribar bikotea, gerriko urdinez, ostiralean Aitzurin. /  SARA UTRERA
Jokin Iriondo-Oihan Iribar bikotea, gerriko urdinez, ostiralean Aitzurin. / SARA UTRERA

Hiru partidetatik bi galdu zituzten zumaiarrek ostiraleko jardunaldian

SARA UTRERA ZUMAIA.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako eskuz binakako lehen jardunaldia jokatu zen ostiral arratsaldean Aitzurin. Zumaiak Donostiaren aurka jokatu zuen norgehiagoka et a hiru partidetatik bi galdu zuten etxekoek.

Kadete mailan, Gotzon Larrañaga eta Ekaitz Alcantara osatutako bikoteak 22-5 emaitzarekin nagusitu zitzaien Egoitz Olaizola eta Mikel Ezeiza donostairrei. Jubenil mailan, Oier Larrañagak eta Julen Beristainek 12-22 emaitzarekin galdu zuten Asier Gabirondo eta Peru Salaberria bikote donostiarraren aurka. Amaitzeko, nagusien mailan, Jokin Iriondok eta Oihan Iribarrek ere ezin izan zuten garaipena lortu; 8-22 emaitzarekin galdu zuten Iker Urmeneta eta Mikel Arangurenen aurka. Beraz, donostiarrak 2-1 jarri dira aurretik.

Hala. kanporaketa gainditzeko, zumaiarrek bi partida irabazi eta donostiarrek baino zortzi tanto gehiago egin beharko dituzte datorren larunbatean, Atano III.a frontoian. «Aurrera mutilak, zaila da baina ez ezinezkoa», diote ZKE-tik.

Txapelketa herrikoia

Bestetik, ostiralean ere Zumaiako Pilota Txapelketa herrikoairen laugarren jardunaldia jokatu zen Odietan. Hauek izan ziren emaitzak: Ander Odriozola-Alex Odriozola (Joseba Martijaren ordez) 22-17 Eizmendi-Juaristi; Aizpurua-Astigarra 22-14 Oiartzabal-Mendizabal; Antia-Oliden (Agirreren ordez) 22-21 Garcia-Odriozola. Eta Beris-Urbieta 15-22 Tumas-Etxabe.

Datorren ostiralean, 17:30etik aurrera, jokatuko da txapelketako bosgarren eta 1.ligaxakako azken jardunaldia: Odriozola-Martija eta Manterola-Eizagirre neurtuko dira; Beñat-Zendoia eta Berix-Urbieta; Aizpurua-Astigarraga eta Eizmendi-Juaristi; Antia-Agirre eta Tumas-Etxabe.

A taldeko Beñat-Zendoia eta Beristain-Urbieta partidako galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da, 2.ligaxkan parte hartzeko aukerarik gabe. B taldean, Odriozola-Martija eta Eizmendi-Juaristi bikoteak launa punturekin berdinduta egonik, erabakigarriak izango dira, baita ere, Odriozola-Martija eta Manterola Eizagirre; eta Aizpurua-Astigarraga eta Eizmendi-Juaristiren arteko norgehiagokak. Hiru bikote hauetako bat txapelketatik kanporatua geratuko baita.

 

Fotos

Vídeos