Donostiako Musika Hamabostaldiko haurrentzako ekintzak, Zumaian

S. U. ZUMAIA.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren aitzakian, abuztuaren 3an haurreentzako bi ekintzak egingo dira Zumaian. 11:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan 'Materia' izeneko tailerra eskainiko da Maushauseko kideen eskutik. 5-11 bitarteko haurrei zuzenduta izango da eta aurrez izena eman beharko da www.quincenamusical.eus atarian (doan). Aurtengo Musika Hamabostaldiak irudi izango duen kartel koloretsuaren egileari, Juan Luis Goenaga margolariari, omenaldia eskainiko zaio taldean eta naturako materialarekin egingo den margolanarekin.

Arratsaldean, 18:30ean, 3-10 bitarteko haurrei zuzendutako 'Ezberdin bezain eder' kontu kontari saioa eskainiko da Mari kalean. Nerea Ariznabarreta izango da ipuin kontalaria eta Mariano Hurtado, berriz, musikaria. Ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu.

 

Fotos

Vídeos